Etxarri Aranazko San Donatoko, Arbizuko, Lakuntzako eta Atarrabiako Lorenzo Goikoako ikastetxeetako 5. eta 6. mailako grumeteek iparraldeko haize kontrolaezinak eta oso indartsuak izan zituzten, asteleheneko nabigazio estrenaldian. Izan ere, udaberriak ez du bere bertsio ederrenik erakutsi oraindik, baina garrantzitsuena da ikasleen gogoa astero-astero inposatzen dela gure “uharte” berezian.
Haizeak leundu egin ziren ostegunean eta ostiralean, eta itsas arteekin abiatu ahal izan ginen. “Itsasoa” lasaiago zegoenes, Optimist eta Vaurien itsasontziak uretara bota genituen, eta itsasontzi handietan aurretik ikasitakoa erakutsi zuten.
Piraguetaz nabigatuz pila gozatzen jarraitzen dugu! Dena den, “Pescanova” uniformez jantzita, noski.
Disimuluan, beti bezala, beste balio batzuk ere lantzen ditugu; belaz gain, grumete horiek denetarik ikasteko saltsa guztietan sartzen direla egiaztatzeko. Berriro lotsarik gabe eta trebetasun, arreta eta lan handiz aritu dira txanda honetan.
Beraz, sentsazio onez beteriko beste aste bat bizi dugu. Eguraldi txarrari, aupergi eta nabigazio onak!
Eskerrik asko nabigatzaile guztiei eta irakasleen taldeari gure lana errazteagatik, ezinbestekoak zarete ongi porturatzeko!