AURREINSKRIPZIO

Nafarroako Bela Federazioak Nafarroako Bela Eskolarekin lankidetzan antolatutako XXXIII. ESKOLA BELA KANPAINAN aurrez izena emateko epea ireki da. Aurten berrikuntza hauekin:
- Aurreinskripzio fitxaren ordez inskripzio formularioa beteko da (baldintzen 4 / 4.2 puntua).
- Hizkuntza-eredu bereko edo 2 hizkuntza-ereduko 120 ikasletik gorako ikastetxeetarako baldintzen aldaketa (baldintzetako 4.3 puntua).
- Ikasle berberek ezin izango dute Iraupen Eskiko Eskola Kanpainan eta Belako Eskola Kanpainan parte hartu. Ikastetxe bereko maila eta hizkuntzaeredu desberdinetako ikasleek egin ahal izango dute. (Adib.: “A” ikastetxeko 6. mailan Bela kanpainan parte hartzen du eta “A” ikastetxeko DBHko 1. mailan Eski kanpainan parte hartzen du. Adib.: “A” ikastetxeko D ereduko 6. maila Bela kanpainan parte hartzen ari da eta “A” ikastetxeko gaztelaniazko ereduko (AG-PAI) 6. maila Eski kanpainan.) (baldintzen 4 / 4.3 puntua)
- Hezkuntza bereziko ikastetxeek bermatuta izango dute beren partehartzea. Desgaitasunen bat duten pertsonak edo egoera ahulean dauden pertsonak artatzeko gainerako zentroek hartuko dute parte zozketan; azken horietarako, gehienez ere 20 lagunek parte hartu ahal izango dute zentro bakoitzean. (baldintzen 4 / 4.3 puntua)
- Arrazoi desberdinen araberako itzulketak eskatzeko baldintzak eta epeak aldatu dira. (baldintzetako 16. puntua).
- Irakasleentzako Ziurtagiria aldatu da: Parte hartu den egunengatik ziurtagiriak eman ahal izango dira (ez 5 derrigorrezkoa), eta lanaldi bakoitzeko 10 ordura igo ahal izango da, Kanpaina osoagatik 50 ordu izanik (baldintzetako 17.B puntua).
Eskola-Belaren Kanpaina | ASTE URDINA antolatzaileak