Aste honetan Ribaforadako El Cierzo eta San Bartolomé, Txantreako Eunate eta Barañain BHIetako ikasleekin txikotak erriatu ditugu. Erronka, beti bezala, lehen egunetik argi zegoen: ikasgeletatik kanpo ikasiz gozatzea, eta horrela izan da.
Urtegiko ur kantitatea ezin hobea izan da ibaiertzean eta urtegi osoan mugitzeko; eguraldiak lagundu du, nahiz eta haizeak ez duen sartu nahi izan, eta “floting” deritzoguna konplexurik gabe egin dugu. Hori bai, pilak prest zeuden aparejatzeko, aurtzatzen, porturatzen eta biratzen jakiteko… Eolok agertzen bazen! Honetaz gain, ekainekoa balitz bezala, martxoko grumeteek bainua hartu dute.
Lehorrean, bizikidetza ona izan da, eta jarduera-programarekiko konpromisoa; ikasteko gaitasun ona ikusi dugu gureaz kanpoko beste errealitate batzuk ulertzeko, enpatizatzeko eta ezagutzeko. “Aztarna” izeneko azken jardueran, ondorioak, sentimenduak eta hemendik aurrera gauza hobeak egiteko konpromisoa islatu dituzte; belan idatzita geratu da.

Kanpainaren hasiera honetan urduri egon ginen astelehenean, baina ikastetxe horietako neska-mutilei eta irakasleei esker, dena erraza eta atsegina izan da. Aste Urdina ongi hasi da.

Mila esker!