Plazer handiz, 2026ko Eskola Kanpaina Sarrigurengo Uriz Pi eta Lodosako Ángel Martínez Baigorri ikastetxeetako ikasleekin hasteko aukera izan dugu. Nabigatzaile txikiek udaberria aurreratuaz gozatu dute, eta eguzkia izan da protagonista nagusia. Horregatik sentitu gara pribilegiatuak edizio berri honen estreinaldian.
Txikiak buru-belarri aritu dira lanean, lehen egunetik eta urratsez urrats itsas arteak ikasten. Haizea ondo portatu da eta pixkanaka asteko ariketa eta erronkak primeran betetzen joan dira. Barealdiak ere izan ditugu eta urtegia “plater” bat bezala paladak eman eta lasai zeharkatzeko eszenatokirik aproposena bihurtu da.
Eta lehorrean, energia berrituekin ingurua esploratu dugu eta jolasaren bidez, Shuren xuxurla ulertuz eta ekintza guztietan parte hartuz, nola ez, aste beteko abentura hezitzailea bete dute. Tripulazio hori guztia irakasle-talde batek lagundu du, eta, jaiegun bat tarteko, topera inplikatu da.