Talde teknikoa / Irakasleen betebeharrak
Bela-eskolak neska-mutilak uneoro eta ekintza guztietan zaintzen ditu eta horretarako uretan nahiz uretatik kanpo jarduten duten langileak ditu.
Irakasle bakoitzak ikasle eta talde hauek izanen ditu:
| TALDEA |
GUTXIENEZ |
GEHIENEZ |
| 29 Kide arte |
1 |
2 |
| 30etik 39ra |
2 |
3 |
| 40etik 75era |
3 |
5 |
| 75 baino gehiago |
4 |
6 |
Talde Teknikoa
• Kanpainako koordinatzaile bat.
• Bela-monitoreak.
• Aisialdiko monitoreak.
• Piraguako irakasle bat.
Irakasleen betebeharrak
- Jardueretan, bai egunekoetan, bai gauekoetan, irakasleak begirale taldearen eta koordinatzailearen eskura egongo dira, ikasle batekin arazo zehatzik izanez gero, bai osasun mailan, bai portaeraren aldetik.• Ikasleen puntualtasunean kontrolatuko dituzte, jarduerak eta bazkariak hastera iristeko eta horietan ordena antolatu eta kontrolatzeko. Irakasleek ikasleen ondoren jaten dute.
• Logeletako ordena kontrolatuko dute, ostatuen arteko interakziorik gerta ez dadin eta oheratu eta jaikitzeko ordutegia bete dadin.
• Programatutako jardueren artean dauden denbora libreko tarteetan kontrolatuko dituzte ikasleak.
• Osasun-zentrora joan behar denean, ikasleei lagunduko diete.
• Ikasleak kontrolatuko dituzte jantokian eta janaria banatzen lagunduko dute.
• Arduradun nagusiak izanen dira asteko jarrera edo gatazkei buruz hartu beharreko erabaki guztietan. Erreferentziako monitoreekin eta kanpainako zuzendariarekin koordinatuko dira.
• Asteko balorazioa formulario baten bidez egingo dute.
Eskola-Belaren Kanpaina | ASTE URDINA antolatzaileak


