Inprimatu

Esleitze modua

A. - Beti ere, antolakuntza saiatuko da eskaintzen dituen plaza guztiak betetzen. Derrigorrezkoa da 13 txandetatik 12 seinalatzea. 

Antolakuntzak  aurreinskripzioetan erreserbatutako plazen betetze erreala kontuan hartuko du (aurreko kanpainetako datuen arabera).

 Plazak esleitzeko orduan ondoko atal hauek hartuko ditu kontuan:

   1. Ahal den guztietan, ikastetxe bakoitzak markatutako lehen bi aukerei emanen die lehentasuna. Hala egiterik ez balego, asteak esleituko lizkieke markatutako aukerak agortu arte. 

   2. Aurreinskripzioen kopuruak eskeinitako plazen kopurua gaindituko balu antolakuntzak zenbait eskaerei ezezkoa emateko eskubidea izango du. Kasu honetan zozketa egingo da. Kanpoan gelditzen diren ikastetxeak itxaron zerrendan geldituko dira bajarik balego eta aurreinskripzio kuota itzuliko zaie.

  3. Aurreko edizioan kanpoan gelditu diren ikastetxeei parte-hartzea bermatuko zaie hurrengo edizioan edo bi urteko ziklo batean zentroak kanpaldian bi urtean behin parte hartzen duenean antolakuntza eta planifikazioarengatik. Zuzeneko parte-hartze plazen kopurua aurreko urtekoa bezala izango da (2 mailek ezingo dute urte berean parte hartuko).

 

B. - Zozketa egin ondoren, antolatzaileek telefonoz edo gutun baten bidez baieztatuko dute eskaria onartua izan den ala ez.

Plazak esleitu ondoren, antolatzaileek behin-betiko inskripzioen arabera, beharrezkoak diren egokitzapenak burutu ahal izango ditu. Ikastetxeei aldaketa hauen berri emanen zaie ahalik eta lehen.


 C. - Ikasleren batek ezin badu parte hartu gaixorik dagoelako, ikastetxeak frogagiri medikoa aurkeztu beharko du inskripzio kuota berreskuratzeko eskubidea izateko.  Hala ere, aurreinskripzioaren dirua ez zaio itzuliko. Aurre-inskripzioa egin ondoren parte hartzen ez bada ikastetxeak erabakitako diziplina arrazoiengatik, Kanpainako Zuzendaritzarekin aztertuko da kostu osoaren %50ekoa itzultzea. 

 


 D. - Ordainketa bakar batean ordainduko ditu ikastetxe bakoitzak bai aurreinskripzioen kuotak, bai behin betikoak. Horretarako, Nafarroako Bela Federazioaren kontu honetan eginen du diru-sarrera:

 CAIXA ES54 2100 5250 90 2200079628

Kontu honen titularra Nafarroako Federazioa da. Ordainketaren titularra ikastetxea izanen da. Ez da inoiz pertsonalizatua izanen.

 

 

Eskola-belaren antolatzaileak

logoFNV

logo-GN-2020logo-deporte-GN