Eskolako Bela Kanpaina 2021

Lan egiten ari gara Aste Urdina ospatzeko asmoz. Horretarako, 2021ek esparru berezi batean kokatzen gaitu, eta esparru horrek eskatzen digu hura segurtasun eta konfiantza handienarekin gauzatzeko izendatzaile komun izan behar duten alderdi guztiak behatzea, parte hartzen duten ikasleen eta irakasleen eta inplikatutako langile guztien osasuna zainduz.
Dakizuenez, proiektu hau funtsean aire librean eta ingurune kontrolatuan garatzen da, egungo egoera modu seguruan antolatzen laguntzeko. Edizio honetan, egindako kontingentzia-planean oinarrituko da, eta, betiere, Kanpainak azken urteotan proposatu dituen helburuei eutsita.
Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren Institutuak kontingentzia-plana berretsiko duelakoan, jakinarazten dizuegu ezen, oniritzia eman bezain laster, baldintzak Nafarroako zentro guztietara bidaliko ditugula, aurreinskripzioa eta inskripzioa egiteko epeekin hasi ahal izateko.
Informazio guztia web orri honetan ere jarriko da.