Inprimatu

PARTE-HARTZAILEEN KUOTAK

Nork idatzia: Super User. Posted in Tandas

 

BANAKAKO KUOTA

 

                138 €

KONTZEPTUAK

- Antolamendua

- Bela Klaseak

- Ostatua eta otorduak

- Goizeko eta gaueko jarduera osagarriak

 

 

 

 

 

 

 

 

FAMILIA UGARIENDAKO DESKONTUAK

Inskripzioan akreditatuz gero, familia ugariek ondorengo deskontuak izango dituzte:

  • %10-ekoa kategoria orokorreko familia ugarientzat
  • %20-koa kategoria bereziko familia ugarientzat

Kanpainako edizio berdinean familia berdineko bi parte hartzailek edo gehiagok parte hartuz gero, %10eko deskontua izango dute ere bai.

Aipatutako deskontsuak izateari begira, ikastetxeak ikasle bakoitzaren ziurtagiriaren fotokopia (familia ugariaren karnetarena edo familia liburuarena) bidali beharko du E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora izenak eta abizenak aipatzen den Excel zerrendarekin batera 2020ko urtarrilaren 13tik 17ra.

EGOERA SOZIOEKONOMIKO AHULEAN DAUDEN IKASLEENDAKO PLAZAK

Diruz lagundutako 30 plaza eskainiko dira egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleentzat. Horretarako haien ikastetxeek eskatu beharko dituzte atxikita dagoen eskaera betez aurre-inskripzio fitxarekin batera, posta elektronikoz bidaliz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera eta kontuan izaten ondorengoa:

  • Ikastetxeko zuzendariak eskaera sinatu beharko du. Berak, Gizarte Zerbitzuek jasotako eta ikastetxean izandako informazioarekin (EDUCA Kudeatze-sistemako “kaltetutako egoera giza-ekonomikoa duen eta/edo giza-laguntzen menpekoa den familia bateko partaide” ataleko informazioa, bere kasuan) ikasleen zerrenda egingo du Ikastetzeko Zuzendari-Taldearekin batera. Guztiek kontuan izan beharko dute datu pertsonalen babesteko legea. Ikastetxeko Zuzendaritza arduratuko da esklusiboki zerrenda zehazteaz.
  • Ikasle eskatzaileari zenbaki bat emango zaio eta ikastetxe bakoitzari posta bat bidaliko zaio emandako zenbakiekin.

30 plazak zozketaz banatuko dira eta %80eko deskontua izango dute prezioan. Zozketa hau, txanden banaketa finalaren zozketarekin batera egingo da. Modu berean, itxaron-zerrenda zozketatuko da bajak izanez gero, plazak betetzeko.

  • Zozketaren akta bidaliko zaio ikastetxe eskatzaile bakoitzari posta elektronikoz.
  • Eskatutako dokumentazioa, aurre-inskripzioarekin batera bidali beharko da, familia ugariendako deskontua izateko eskaera bezala.

 

Eskola-belaren antolatzaileak

logoFNV

logo-Gob-Nav-2015