Inprimatu

Esleitze modua

A. - Beti ere, antolakuntza saiatuko da eskaintzen dituen plaza guztiak betetzen. Derrigorrezkoa da 13 txandetatik 12 seinalatzea. 

Antolakuntzak  aurreinskripzioetan erreserbatutako plazen betetze erreala kontuan hartuko du (aurreko kanpainetako datuen arabera).

 Plazak esleitzeko orduan ondoko atal hauek hartuko ditu kontuan:

   1. Ahal den guztietan, ikastetxe bakoitzak markatutako lehen bi aukerei emanen die lehentasuna. Hala egiterik ez balego, asteak esleituko lizkieke markatutako aukerak agortu arte. 

   2. Aurreinskripzioen kopuruak eskeinitako plazen kopurua gaindituko balu antolakuntzak zenbait eskaerei ezezkoa emateko eskubidea izango du. Kasu honetan zozketa egingo da. Kanpoan gelditzen diren ikastetxeak itxaron zerrendan geldituko dira bajarik balego eta aurreinskripzio kuota itzuliko zaie.

  3. Kanpoan gelditzen diren ikastetxeak hurrengo urtetan lehentasuna izango dute.

B. - Zozketa egin ondoren, antolatzaileek telefonoz edo gutun baten bidez baieztatuko dute eskaria onartua izan den ala ez.

Plazak esleitu ondoren, antolatzaileek behin-betiko inskripzioen arabera, beharrezkoak diren egokitzapenak burutu ahal izango ditu. Ikastetxeei aldaketa hauen berri emanen zaie ahalik eta lehen.


 

C. - Partaideren batek, eri izanik, joaterik ez badu, ikastetxeak frogagiri medikoa aurkeztu beharko du dagokion inskripzio kuota itzultzeko eskubidea izan dezan. Ez da aurreinskripzioko dirua itzuliko.


 

D. - Ordainketa guztiak, aurreinskripzio kuotak eta behin-betiko kuota , batean eginen dira, hots, ikastetxe bakoitzak ordainketa bakarra eginen du, Nafarroa Kutxa, Iruñean, Nafarroako Bela Federazioa titularra den CAIXA ES54 2100 5250 9022 0007 9628 edo BBVA ES17 0182 0278 3902 0157 0145 zenbakian. Ordainketaren titularra ikastetxea izanen da, eta inoiz ere ez da pertsonalizatua izanen.

Eskola-belaren antolatzaileak

logoFNV

logoBBVA