Helburuak

Orokorrak

1. Ikasteko gune batez jabetzea, ohikoaz besteko naturgune batean.   
2. Ikasleen erantzukizuna indartzea, eta ikasleak ohartzea arduratsua izatea garrantzitsua dela pertsonaren garapenean.
3. Norberaren iniziatiba izateko gaitasuna indartzea, parte-hartzaileen autoestimua sendotuz.   
4. Autonomia erdiestea, pertsonaren garapenaren prozesu naturala baita, bizitzan beren proiektuaren aurrera eramaten lagunduko diena.   
5. Jatorri desberdineko ikastetxeen arteko elkarbizitza sustatzea, eta pertsonen eta taldeen dibertsitatea ontzat hartzea.

Berariazkoak

1. Belaren kirola sustatu eta bultzatzea, hazkuntzan mesede egiten duten jarrera eta jokabideak garatzen dituen jarduera baita.  
2. Naturarenganako errespetua bultzatzea, eta hartaz gozatzea eta bertako ikaskuntzaren abantailez jabetzea.   
3. Eskolako umeen artean aisialdian ohitura osasuntsuak bultzatzea.

Eskola-belaren antolatzaileak

logoFNV

logo-Gob-Nav-2015

LOGO2018-A